Kaixo guztioi!!
Dagoeneko kurtsoa bukatzen ari da eta ostegun honetan kontrolekin hasten gara eta ez daukat beste gauzarik esateko, animo besterik ez.
Beno ba, gaur nik, agian nire bizitzan irakurri dudan libururik onenetarikoaz hitz egin nahi dizuet, hain zuzen, “crepusculo” izena duen liburuaz. Nik, hau, lehengo udan deskubritu nuen, ikusi nuenean hasiera batean ez zidan oso itsura onik eman, baina beste batean ikusi nuenean, honen hasierako kapitulua irakurtzen hasi nintzen eta erostea erabaki nuen. Etxera iritsi eta segituan irakurtzen hasi nintzen, hain gustura nengoen irakurtzen, benetan oso historia polita da, eta oso erraz irakurtzen da, bakarrik esango dizuet nik bi arratsaldeetan irakurri nuela eta ezin dut esan oso liburu fina denik, zeren 500 orrialde dauzka. Liburu hau saga bateko lehenengo partea besterik ez da. Honen bigarren zatiak “Luna nueva” izena du, eta hirugarrenak “eclipse” eta laugarrena eta azkena oraindik ez da atera baina “Rompiendo el amanecer” edukiko du izen bezala. Hau irakurtzeko 2008ko Hallowing eguna iritsi arte itxaron beharko dugu. Hau da filmak seguruenik edukiko duen kartela, edo behintzat edukiko duenetatik bat izango da.

Zuetako askok seguruenik ez zenuten liburu honetaz jakingo baina munduan zehar oso zabaldurik dagoen nobela bat da. Honen idazlea emakume bat da, Stephenie Meyer izena du. Liburu hauetaz aparte beste liburu batzuk idatzi ditut. Suposatzen dut galdetuko duzuela ea nobela hau zertaz dioan. Beno ba liburu hau amodiozko historia eder bat da, baina pixka bat arraroa, mutila banpiro bat da eta neska normala da, baina liburua aurrera doan heinean beste mutil bat agertzen da, oso erakargarria eta kasu honetan “gizon otso bat da”(ez daukat ideiarik nola idazten den!). uste dut honekin motz geratu naizela, horregatik hemen doakizue benetako sinopsia:
Llega a nuestro país el fenómeno de literatura fantástica que ha conmocionado el panorama de la literatura juvenil internacional y que seducirá a los lectores ávidos de una historia de amor apasionante, llena de sensualidad, aventura e intriga, con la que sentirse identificados y a la vez transportados a un mundo diferente.
Cuando Isabella Swan se muda a Forks, una pequeña localidad del estado de Washington en la que nunca deja de llover, piensa que es lo más aburrido que le podía haber ocurrido en la vida.
Pero su vida da un giro excitante y aterrador una vez que se encuentra con el misterioso y seductor Edward Cullen. Hasta ese momento, Edward se las ha arreglado para mantener en secreto su identidad vampírica, pero ahora nadie se encuentra a salvo, y sobre todo Isabella, la persona a quien más quiere Edward…
Agian oso liburu sinplea ematen du baina behin irakurtzen hasten zarela, barruraino eramaten zaitu eta nik liburu hauekin era guztietako emozioak eduki ditut, tristura, poza, beldurra, ezinegona… negar eta guzti egin dut.
Gainera orain dela hilabete batzuk, idazleak komunikabideetan eman zuen argitzera film bat egingo dutela liburu honetaz, eta dagoeneko errodajeak oso aurreratuak daude eta nik hemen uzten dizuet filma izango denaren trailerra, oso motza da baina niri ikusten dudan bakoitzean hotzikara sartzen zait eta benetan ikusteko gogoa sartzen zait, baina abendu-arte itxaron beharko dut. Askotan esaten da film hauek ez direla batere onak liburua irakurri ondoren, baina nik bihotzez gomendatzen dizuet irakurtzea eta ikusiko duzue nola 3. liburu bukaeran gehiago jakiteko gigokin geldituko zarela, baina denak horrela gaude eta ezin ezer egin hau merkatura atera arte.
Beno ba nik gomendatzen dizuet uda honetan liburu hau irakurtzea, eta beste asko ere,noski, eta espero dut gustukoa izatea. Seguruenik hau nire azkeneko idazkia izango da kurtsoa amaitu baino lehen, baina udan zehar idatziko dut eta kontatuko dizuet nola doazkidan egunak.
Hemen lehen esandako filmaren trailerra uzten dizuet:
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/-lBNrtknMSI" width="425" height="350" wmode="transparent" /]
Muxu asko!! Eta zorte on ebaluazioarekin!!