ZORIONAK!
4 12 2007Abenduaren 1-ean Ordizian jokatu zen azken finalerdian erabaki zen zortzikotea. AITOR SARRIEGI (Beasaindarra, eta nire irakaslea!) gailendu zen maila ikusgarria erakutsiz.
Hala ere, AITOR ez da finalean jardungo den goierritar bakarra. “TXAPI” edo IKER ZUBELDIA(Zegamarra) ere bertan ariko da.
ABENDUAREN 16-an DONOSTIAKO ILUNBE ZEZEN PLAZAN jardungo den zortzikotea ondorengoa da:
AITOR SARRIEGI
Aitor Mendiluze
Jon Maia
Jon Martin
Jesus Mari Irazu
Unai Agirre
“TXAPI” IKER ZUBELDIA
Beñat Gaztelumendi
Sarrerak salgai izango dituzue, Abenduaren 3tik Abenduaren 13ra bitartean,Ordiziako ETXANIZ tabernan esate baterako.
Zorionak zortzioi, baina batez ere Txapi eta AITOR SARRIEGIRI !!!!! Zorte on!!!!!!!!!!!!!!
Ainhoa.M

