Oporrak

27 03 2008

Epaaa!!

Badakit bi aste pasa direla korok bloga aktualizatzeko esan zuenetik, baina hobe berandu inoiz ez baino ala? Horregatik azkenean nire oporrei buruz idaztea pentsatu dut.

Izan ere, konturatzerako oporrak ia pasa dira eta ziurrenik gehienok izango duzue zerbait kontatzeko, kanpora joan zaretenok nahiz hemen herria zaintzen gelditu zaretenok.

Ni gure Ainhoa eta Iñakirekin batera, Altzagaratera joan nahiz, Ainhoaren baserrira eta bertan astebete pasa dugu. Han denetik izan genuen, euria, eguzkia, elurra, sagua edo (satañe) ezta ainhoa?, sing starra (eskerrak Anak cd gehio ekarri zitun), partxiseko partidak, gerrako partida luzea, bisitak… izan ere, egun batean ANA (Etxarri) etorri zitzaigun eta gurekin batera igaro zituen 2 egun. Horrez gain, EDURNE (Legorreta) ere etorri zen arratxalde bat igarotzera, eta eskerrak etorri zela, berak montatu baitzuen kanpin denda guztia bakar bakarrik. Eta ezin aipatu gabe utzi Ainhoaren txakurrak, Motz eta Txuri, izugarrizko kariñoa hartu baikenien bai Iñaki eta bai nik, nahiz eta batzuei gehiago kostatu…jajajjajja

Besterik ez, aprobetxatu opor bukaera hau, ia gutxi gelditzen da eta! eta ni bezela oraindik etxekolan guztiak bukatu gabe dituenari ANIMO!

Ane


Actions

Information

One response to “Oporrak”

28 03 2008
koro (03:48:26) :

Eneee! Hau irakurrita, garbi ikusi dut oporrak bukatu direla! Ni etxekolan guztiak bukatu gabe ditudan horietakoa naiz eta zure animoa estimatzen dut…
A proposito de las oporras… Orain ulertzen dut! Badut nik familia Zaldibiako eta Abaltzisketako baserri batzuetan… Aurreko batean esan zidaten sorginak-edo horrelako zerbait ibili zirela Aste Santuko gauetan algara eta algara. A! Orain ulertu dut zeintzuk ziren “sorginak”!.
Beno, kuadri! Larter ikusiko dugu elkar (Eta ez da konjuroa, e?)

Leave a comment

You can use these tags : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>