DONOSTIAKO SEMINARIOA
17 04 2008Iepa gente! Zelan zabiztete? Hemen gaude Letrero guztiak Koldo Mitxelena liburutegian, gaur Donostiara etorri baikara. Zergatik? Zertarako? Nahiz eta zientzero enbidioso horiek ez sinistu, lanera etorri gara.
Izan ere, gure arbasoen bila etorri gara, beraien artxibo historikoak begiratuz. Horretarako, Donostiako Artxibategi Diocesanora joan gara. Nahiz eta gure helmugarako bidean galdu, iritsi gara. Gure katekesi klaseak jaso ondoren, Ainhoa zalantza ugarirekin geratu zaigu. Papirozko liburuak ikusten hari ginen bitartean, bertako zuzendariak sekulako esplikazioak eman dizkigu, eta horietako asko eta asko, nire ustez(Idoia), benetan oso interesgarriak. Niri kasu honetan Gipuzkoako senitartekorik ez dudanez, Urdanetaren familikoen aztarnen bila abiatu nahiz eta hara non aurkitu dudan honen hiloba. Egia esan behar daukat, bera azaltzen zen liburuko hizkia ez zen batere hona baina gutxi gora behera laguntza pixka batekin lortu dut, beretaz erbait gehiago jakitea.
Nik, berriz, Ainhoa, nire aitaren aitona eta nire amaren amonaren fitxa aurkitzeko zortea izan dut, bai korori, bai aldamenean tokau zaidan aitonari eta seminarioko Ane “monja”ri esker. Benetan interesgarria iruditu zait zuzendariak bota digun txapa, baina oraindik katekesi klase batzuk falta zaikidalakoan nago! zerua eta infernua ez omen dira toki fisikoak!!!! gaur zerbait gehiago ikasi dut!
Nik, Miren Andueza, nire amaren birraitona biltzen hasi naiz eta ez zait agertu beraz, seminarioko emakumeak liburuak dauden biltegira eraman nau eta handik atera ditut hainbat informazio. Oso interesgarria iruditu zait eta orain Koldo Mitxelena liburutegian gaude blogan idazten ea bukatzen dugun eta bazkaltzera joaten garen! Agur.
Nik, Miren Eskitxabel, nire amonaren amaren informazio asko aurkitu dut. Ondoren nire birramonaren aita aukitzera joan naizenean gauza arraro bat gertatu zait. Bertan azaltzen ziren datuak ez zuten nik etxean aurkitu nituen berdinak eta nahiko moska geitu naiz.
Orain Koldo Mitxelenatik ateratzen garenean bazkaltzera joango gara TXINOOO batea hain zuzen; ea zer ematen diguten…. ejje aioooooo!!!!
[…] - Ikasle talde bat espezializatu: Batxilergo 1eko Gizarte Zientzietako ikasleek prestatuko dute lanketa berezia: Erakusketa ikusi, landu eta hainbat lan egingo dituzte (Aurkezpena, Bideoak, artxibo zaharrak ikusi…). Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz. Urdanetaren erakusketa bisitatzen, Donostiako Elizbarrutiko Artxibategian Urdanetaren iloben bataioak ikusi genituen… […]