^^eCdl^^
26 04 2008Kaixo!!!
Gaur idaztera animatu naiz, laster kontrolekin hasten gara eta seguruenik hau ez da berriro aldatuko denbora luze batean.
Atzo oso egun berezia zen, gehien bat “El canto del loco” gustatzen zaigunontzat. Eguna ez zen oso ondo hasi, lehenik euskarako presentazioak, ondoren ingeleseko azterketa…. Baina orduak aurrera joan ziren eta ikastolatik alde egiteko ordua iritsi zen eta ni ordurako urduri ari nintzen jartzen. Arratsaldea iritsi zen, Donostiarako trena hartu genuenean, ederki pasatu genuen dena zen hona, eguraldia, helatua, konpañi… dagoeneko 7ak ziren anoetarako autobusa hartu genuenean, gero eta gertuago geunden eta nerbioak gero eta handiagoak ziren. Behin iritsi ginela kolan jarri ginen baina ikusi genuen dagoeneko jendea barrua ari zela sartzen. Gu, bertara sartu eta lurrean eseri ginen eta bokadilo zoragarri bat jan genuen. Handik denbora pixka batera jende guztia altxatzen hasi zen eta lekua hartzera joan ginen, nik hasiera batean ez nuen ezer ikusten baina bukaerarako 5-6. lerroan nengoen! El canto del locok jo baino lehenago telonero batzuk zeuden “sin rumbo” izeneko talde berria eta benetan hona, gehien bat gitarrakoa…jajajja hauek jo ondoren sekulako emozioa sortu zen publikoaren artean eta benetan zoragarria izan zen hasiera. Momentu askotan sekulako agobioa sentitzen zen hainbeste pertsonen artean baina merezi zuen, egietan. Ni momentu askotan galduta ibili nintzen, nire helburu bakarra eszenatokiari gerturatzea zen eta beste Donostiko neska batekin egon nintzen ordu bat baino gehiago eta biok batea lortu genuen lerro batzuk aurreratzea, oso neska jatorra, gainera ni baino altuagoa zenez ( ze arraroa! jajaja) bideoak grabatzen lagundu zidan. Bi aldiz esan ziguten agur, baina oso publiko hona ginenez bi aldiz gehiago atera ziren eszenatokira eta ezin dut hitzekin esplikatu momentu horretan sentitzen duzuna. Beno ba, txapada guzti honen ondoren, hemen uzten dizuet bideo bat kontzertu hasierakoa, agian oso bista finekoak bazarete publiko artean ikusiko diguzue!!jajjaja
Ondo segi!!!
^^iDo^^
Interesgarria oso egindako ekarpena. Batzuetan jendeak galdetzen dit zertarako balio duten blogek; hauxe izan daiteke galdera horren erantzunaren adibide garbienetako bat. Ez nintzen egon kontzertuan (ni bezalako “kuarenton” batek ze demonio egingo luke han?) baina egin duzun sarrera eta, batez ere, grabatu duzun bideoarekin oso garbi transmititu dudu atzo Donostian bizi izan zenutena. Ekarpen polita!
^^
benga, lengua ikastea! ¬¬’
muxu
Kaixo, Ido!
Nik ezin dut bideoa ikusi, baina oso ondo kontatu duzu esperientzia eta ia-ia imajina dezaket nola ibili zinen kontzertuko egunean. Ké buena!
Nik bai jarriko dizkizut argazki batzuk hemen: http://psikologiabatxi1.spaces.live.com/photos/cns!41C99E1205CC8AB9!655/?startingImageIndex=2&commentsExpand=0&addCommentExpand=0&addCommentFocus=0&pauseSlideshow=0
Ondo pasa!