Neskak

16 03 2008

Bueno ba gaur niri tokatzen zait idaztea, badakit berandu nabil!! baina ez zidan sartzen uzten.

Gaurkoan erefutbolaz idatziko dut betiko moduan, baina pixka bat aldatzearren nesken futbolaz hitz egingo dut.

Seniorrak beraien partidua irabazi zuten 0-3 futbol ona eskainiz. Bolada ona daramate Muriren neskak garaipen asko lortuz. Nahiz eta lehenengo postuetan ez egon puntu berdintsuak dauzkate eta atzoko garaipenarekin kopako lehen postua gero eta gertugo daukate. Lastima duela hiru aste Amara Berri taldeari irabazi ez izana, lehen postua beraiek baitute oraingoz.

Oraindik  falta da eta espero dugu Kopako garaileak izatea.

Relak ezin izan zuen Numanciari irabazii lastimaaaa!!

La EtxeBe




“Fran Merida errealaren fitxaje berria Donostian”

8 01 2008

 Kaixo!!!

Fran Merida errealaren fitxaje berria gaur iritsi da Donostiara.

Bihar azterketa madikoa pasatuko du Donostiako Quiron klinikan eta ondoren kontratua sinatuko du.

Azkenik, komunikabideetan aurrean aurkeztua izango da.

                         miren andueza




BETI ERREALA

5 10 2007

http://es.youtube.com/watch?v=fcc14k1Si9k&NR=1

Bueno gaurkoa 2002-2003 Errealaren denboraldiko bideo bat. Ez dit uzten bideoa ondo jartzen, gutxienez link-a jarri dut.

Zer esan denboraldi huraz? Majikoa izan zela, denak bihotzedan gordeta izango duguna. Oraindik gogoan dut azken aurreko partidua. Milaka jende joan zen Vigora, ni barne, ondo bazkaldu kalean eta denak kalejira antzeko bat eginez estadiorantz abiatu ginen. Hil ala biziko partida zen, galduz gero liga irabazteko aukerak gehienak alde egingo zuten. Eta hala izan zen, 3-2 galdu genuen Celtaren aurka, eta ligak eskuetatik ihes egin zigun. Ni pozik bueltatu nintzen Xabi Alonso gertutik ikusi bainuen^^

GAUR ETA BETI ERREALA!

goazen letrerok guazen, guazen txapleduuun!!

 laetxeberria 




26 09 2007

Ba gaurkoan futbolaz hitz egitea tokatzen zait. Atzo Iñakik esan zuen bezela gai desberdinez hitz egingo dugu eta nik gaur Sevilla taldearen atzoko partidaz hitz egingo dut.

Atzokoan Sevilla eta Espanyolek jolastu zuten Sanchez Pizjuan zelaiean eta Espanyolek eraman zituen 3 puntuak. Partidua harrigarria izan zen, ez ditugu beti 5 gol ikusten. PArtidua hasi eta bi taldeak eduki zituzten gol aukerak baina Espanyol taldea izan zen gola sartzen lehena 29.minutuan Angelen eskutik. Atsedenaren ondoren Juandek, Capel gaztea Dudaren ordez jarri zuen. Baina Espanyolen bigarrena iritsi zen orduan, oraingoan goleatzailea Luis Garci izan zen 54.minutuan. Hala ere, Sevillak ez zuen burua jeitsi eta partiduko gol aukera garbienak izan zituen. 61.minutuan Jarquek bere atean sartu zuen gola, oraindik amaierarako asko gelditzen zen eta Sevillak 3puntuak nahi zituen. Capel eta Navas izan ziren min gehien egin zutenak atzean utzi gabe Alves eta Kanoute beraiek ere aukera garbiak izan zituzten, eta azkenik 68.minutuan Kane jokalari berriak enpatea lortu zuen. Zailena eginda zegoela zirudien eta Sevillak partida irabazi nahi zuen. Aukera garbiak izan zituen, baina ez zuten jakin aukera horiek gol bilakatzen. Espanyol nahiko buru makur zegoen 0-2 irabazten joanda partidak nola ihes egiten zien ikusten ari ziren, baina orduan Raul Tamudo kapitaina agertu zen eta bere golarekin 3puntuak eman zizkien Espanyol taldeari.

Esan beharra dago atzokoa Sevillaren hirugarren partidu galdua dela jarraian, baina hala eta guztiz ere erraz irtengo dira bolada txar hortatik. Animo!

lA EtxEbErrIA