DONOSTIAKO SEMINARIOA

17 04 2008

Iepa gente! Zelan zabiztete? Hemen gaude Letrero guztiak Koldo Mitxelena liburutegian, gaur Donostiara etorri baikara. Zergatik? Zertarako? Nahiz eta zientzero enbidioso horiek ez sinistu, lanera etorri gara.

Izan ere, gure arbasoen bila etorri gara, beraien artxibo historikoak begiratuz. Horretarako, Donostiako Artxibategi Diocesanora joan gara. Nahiz eta gure helmugarako bidean galdu, iritsi gara. Gure katekesi klaseak jaso ondoren, Ainhoa zalantza ugarirekin geratu zaigu. Papirozko liburuak ikusten hari ginen bitartean,  bertako zuzendariak sekulako esplikazioak eman dizkigu, eta horietako asko eta asko, nire ustez(Idoia), benetan oso interesgarriak. Niri kasu honetan Gipuzkoako senitartekorik ez dudanez, Urdanetaren familikoen aztarnen bila abiatu nahiz eta hara non aurkitu dudan honen hiloba. Egia esan behar daukat, bera azaltzen zen liburuko hizkia ez zen batere hona baina gutxi gora behera laguntza pixka batekin lortu dut, beretaz erbait gehiago jakitea.

Nik, berriz, Ainhoa, nire aitaren aitona eta nire amaren amonaren fitxa aurkitzeko zortea izan dut, bai korori, bai aldamenean tokau zaidan aitonari eta seminarioko Ane “monja”ri esker. Benetan interesgarria iruditu zait zuzendariak bota digun txapa, baina oraindik katekesi klase batzuk falta zaikidalakoan nago! zerua eta infernua ez omen dira toki fisikoak!!!! gaur zerbait gehiago ikasi dut!

Nik, Miren Andueza, nire amaren birraitona biltzen hasi naiz eta ez zait agertu beraz, seminarioko emakumeak liburuak dauden biltegira eraman nau eta handik atera ditut hainbat informazio. Oso interesgarria iruditu zait eta orain Koldo Mitxelena liburutegian gaude blogan idazten ea bukatzen dugun eta bazkaltzera joaten garen! Agur.

Nik, Miren Eskitxabel, nire amonaren amaren informazio asko aurkitu dut. Ondoren nire birramonaren aita aukitzera joan naizenean gauza arraro bat gertatu zait. Bertan azaltzen ziren datuak ez zuten nik etxean aurkitu nituen berdinak eta nahiko moska geitu naiz.

Orain Koldo Mitxelenatik ateratzen garenean bazkaltzera joango gara TXINOOO batea hain zuzen; ea zer ematen diguten…. ejje aioooooo!!!!




Kixket + medez mende

10 04 2008

Kaixo!!

Gaurkoan, liburutegitik idazten dut. Eguna ondo hasteko lehenik gosaltzera joan gara kixketera. Bertan gosari eder bat hartu eta martxan jarri gara liburutegiratz, Koro bitartean medikuarenera joan da bixitatxo bat egitera eta gu hemen gabiltz gure beste irteeretako argazkiak ikusten, eta noski mendez mendeko web horrian gure arbasoen aztarnen bila. Nik Gipuzkoan arbasorik ez dudanez, ementxe nago bloga aktualizatzen eta bizi pixka bat ematen honi. Laster ikastolara bueltatu beharko dugu, baina hori bai ongi gosalduta joango gara eta baita gure arbaso askoren informazioarekin!!

ondo segi!!!




Oporrak!

29 03 2008

Kaixo guztioi!!!

 Dagoeneko oporrak bukatzen ari dira eta berriro ikastolara joan beharrean gaude, baina suposatzen dut denok, edo gehienak, pilak kargatuta etorri garela oporretatik. Ni behintzat bai. Eta hau pixka bat luzatzeko nire oporrak kontatuko dizkizuet pixka bat. Aste oso bat igaro dut nire amaren jaioterrian, hau da, Montanchez herrian egon nahiz. Hau, Caceres hirigunetik oso gertu dagoen eta benetan ederra da. Bertako gauzarik esanguratsuena gaztelua da, azkenaldi honetan konponketak egiten ari dira bertan baina oso ondo dago. Baina ez pentsa egun guztiak bertan sartuta igaro ditudanik, beste leku askora ere joan naiz, adibidez Merida (oso ezaguna bere anfiteatroagatik…), Trujillo hau ere benetan oso ederra, Caceres, eta beste inguruko herri txiki asko. Baina niri benetan gehien gustatzen zaidan gauza da eguzki-sartzea da, gehien bat gaztelutik ikusten duzunean. Beno ba ez zaituztet gehiago aspertuko nire oporrekin eta ondo aprobetxatu oporren azken egun hauek.  Argazkiak ikusi nahi badituzue jarri dudan linkean sartu zeren honekin enaiz enteratzen!!

Muxu!!

{idoia}




13 03 2008

epaa!!
Atzoko goiza oso ona izan zen. Lehenengo kixketen gosaria, primerakoa, ondoren, Ordiziako epaitegian eta azkenik Orkli lantegira.
Irteerekin jarraituz, bihar azken eguna da, baina ni ez nijo inora. Baliteke egun bat edo beste egun pasa baina horretaz aprte ez. Ondo pasa oporretara zoazten guztioi!!

Biharrarte!

Miren Andueza




KIXKET-ORDIZIAKO EPAITEGIA

12 03 2008

Q bien!!!!! Gaur, ohitura den bezala, Kixketen izugarrizko gosaria egin dugu: kroissanak, donutak, kolakauak,……Menuo empaxo!!

Digestioa egin ondoren, Bake epaitegira joan gara gure arbasoen bila. Nik adibidez, aitona-amonak aurkitu ditut.

Azkenik, ordenagailua ez dudanez, eta liburutegiko aukera ez nekienez, orain aprobetxatzen ari naiz: genoomeko lana egiten hasi naiz, aspaldiko partez korreoan sartu naiz, hemengo artikulu hau idazten ari naiz…

Orain, asteazkena denez, perira goaz azeintuna batzuk (sabor antxoa) erostera. ON EGIN!!!

Hurrengoan ez da hainbeste denbora igaroko ni interneten sartzeko!!!

Hurrenarte!