The Corrs - Runaway

8 05 2008

Hey boys and girls! Zelan gabiltz? Klasek bukatuta, oain in exams, oh my dog, koro historian eskuzabaltasuna, nota igotzeko ta hoi muajajaja!

Gaurkon, Runaway kanta, baditu urte gutxi batzuk

Beste bat arte, ta goatu, OTXOKUARTOS NEVER DIE!




Oporrak

27 03 2008

Epaaa!!

Badakit bi aste pasa direla korok bloga aktualizatzeko esan zuenetik, baina hobe berandu inoiz ez baino ala? Horregatik azkenean nire oporrei buruz idaztea pentsatu dut.

Izan ere, konturatzerako oporrak ia pasa dira eta ziurrenik gehienok izango duzue zerbait kontatzeko, kanpora joan zaretenok nahiz hemen herria zaintzen gelditu zaretenok.

Ni gure Ainhoa eta Iñakirekin batera, Altzagaratera joan nahiz, Ainhoaren baserrira eta bertan astebete pasa dugu. Han denetik izan genuen, euria, eguzkia, elurra, sagua edo (satañe) ezta ainhoa?, sing starra (eskerrak Anak cd gehio ekarri zitun), partxiseko partidak, gerrako partida luzea, bisitak… izan ere, egun batean ANA (Etxarri) etorri zitzaigun eta gurekin batera igaro zituen 2 egun. Horrez gain, EDURNE (Legorreta) ere etorri zen arratxalde bat igarotzera, eta eskerrak etorri zela, berak montatu baitzuen kanpin denda guztia bakar bakarrik. Eta ezin aipatu gabe utzi Ainhoaren txakurrak, Motz eta Txuri, izugarrizko kariñoa hartu baikenien bai Iñaki eta bai nik, nahiz eta batzuei gehiago kostatu…jajajjajja

Besterik ez, aprobetxatu opor bukaera hau, ia gutxi gelditzen da eta! eta ni bezela oraindik etxekolan guztiak bukatu gabe dituenari ANIMO!

Ane




DELIKATUZ prentsaurrekoa

13 03 2008

Apaaaaaaaaaaaaa!

Zmzzz?

Gure bloga azkenaldin utzi xamartuta daukagunez, gaur arratxaldean izugarrizko lana egitea lortu dut beste hainbati esker:  ETXEBE (gure etxebe), LOREA (txindoki instituton dagoena), UXUE (Goierrin dagoena), LAURA (Monjelos), eta inportantena: ANA ETXARRI ANDEREA.

Azken honen eta nere ideiari esker Ordiziako DELIKATUZ museora hurbildu gara bisitatxo bat egitera. Bertan eskuzabalik agertu zaigu Leire (Delikatuzeko langilea) gure lau galdera xumeei erantzuna emateko.

Dena den, azken orduko arazo batzuk direla eta izan izango dut gaur bertan lana zintzilikatu; izan ere, Loreak eraman du bere sakelekoan Leirerekin izan dugun elkarrizketa.

Barkatuko didazu Koro, baina hemendik egun batzuetara egongo da irakurgai DELIKATUZen egin dugun elkarrizketa.

delikatuz.gif

Adi-adi egon eta eskerrik beroenak LEIREri!!!!!

Datorren egunetan ikusgai…..

Ainhoa.M




we are the world

22 01 2008

kaixo!!

Gaurkoan blogari bizi pixka bat emateko gogoa sartu zait, eta zergatik ez? Gaurkoan aspaldiko kanta batekin uzten dizuet. Orain dela 23 urtekoa eta niri benetan polita dela iruditzen zait. Honek, historia bat dauka, we are the world, kanta Etiopiako gosearekin bukatzeko intentzioarekin dago egina. Abesti honetan oso pertsonai famatu askok hartu zuten parte, gehienak Amerikarrak, eta horien artean aurkitu ditzakegu Michael Jackson, Stevie Wonder, Tina Turner, Diana Ross… baita aktore famatuek hartu zuten parte. Bideoa ikusterakoan konturatuko zarete horietako asko gaur egun oso aldatuak daudela, eta niri atentzioa gehien deitzen didana Michael jackson da, benetan oso aldatua dago eta ez du bera ematen. Pertsonalki, lehengoarekin geratzen nahiz. Beno ba hemen uzten dizuet bideoa, ea gustukoa duzuen!!!

$$$~~ido~~$$$




Umeak eta limoia

9 01 2008

kaixoo!!!

Hemen nago berriz ere aktualizatu nahian. azken aldian ezin dut esan oso fin ibili geranik aktualizatzerakoan, eta azkenean (korok erdi behartuta… XD) akztualizatu egin behar daukagu.

Gaurkoan oso bideo dibertigarria eta politarekin uzten dizuet, aspalditik daukat bideo hau nire mailean zuei erakusteko gogoz eta hementxe uzten dizuet zuek ikus dezazuen.

Zeinek ez du inoiz limoi bat probatu eta horrelako aurpegirik jarri?

 IdOiA




((KeN 7))

8 01 2008

AUPAAAAAAAAAAAAA!!!

korok esan digu emen idazteko ze oso abandonauta daukeu asiq a sus ordenes!! XD

Gaaaaauuuuur ken 7 ko bideo bat jarriko det atera duten disko berriko” argiak” bertako abesti bat oso oso politte dana eta entzutea gonbidatzen zaituztetena. Abestia seguruena entzu duzuela euskadi gaztean asko jartzen duteeeee!! jeje  abestiaren izena NOIZBAIT.

espero gustatzeaa!! muxu!!

MiReNtXu




ZORIONAK!

4 12 2007

Abenduaren 1-ean Ordizian jokatu zen azken finalerdian erabaki zen zortzikotea. AITOR SARRIEGI (Beasaindarra, eta nire irakaslea!) gailendu zen maila ikusgarria erakutsiz.

Hala ere, AITOR ez da finalean jardungo den goierritar bakarra. “TXAPI” edo IKER ZUBELDIA(Zegamarra) ere bertan ariko da.

ABENDUAREN 16-an DONOSTIAKO ILUNBE ZEZEN PLAZAN jardungo den zortzikotea ondorengoa da:

AITOR SARRIEGI

Aitor Mendiluze

Jon Maia

Jon Martin

Jesus Mari Irazu

Unai Agirre

“TXAPI” IKER ZUBELDIA

Beñat Gaztelumendi

ikerzubeldia2.jpgaitor.jpg


Sarrerak salgai izango dituzue, Abenduaren 3tik Abenduaren 13ra bitartean,Ordiziako ETXANIZ tabernan esate baterako.

Zorionak zortzioi, baina batez ere Txapi eta AITOR SARRIEGIRI !!!!! Zorte on!!!!!!!!!!!!!!

Ainhoa.M




Zorionak Amaia!

23 10 2007

Zorionak eta urte askotarako!

Ea faja polit bat oparitzen dizuten!

Egun eder bat opa dizugu. Ez duzu oso ondo abestu eta igual euria egingo du, baina beno!

Ai ai ai ai ai ai!




Gpuntua

7 10 2007

Non ote dago Gpuntua???

Hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.Eta nola hasi gainera!

79 partaide izango ditugu aurtengoan Gpuntuaren bila.Horietatik 8 goierritarrak:Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak, Aitzol Barandiaran, Iban Urdangarin eta Joxe Munduate Ataundarrak, Iker zubeldia Zegamarra eta Odei Lopez Legorretarra.

Bukatu da sailkapen fasea. Zaldibiako saioan Joxe Munduate bigarren geratu zen 260 punturekin.

Zumarragako saioan,berriz, 3 goierritarrek kantatu eta 3rak sailkatu ziren lehenengo 3 postuetan:lehenengo Iker 285,5 punturekin, bigarren Apalategi 277,5 punturekin eta hirugarren Iban 255 punturekin.

ikerzubeldia1.jpg apalategi.jpg

Arrasaten jokatu zen kanporaketan ere bi goierritarrek kantatu zuten. Hauek ere, nola ez, lehendabiziko bi postuetan sailkatu ziren saio eder bat egin ondoren. 1.Aitor Sarriegi 283,5 punturekin eta 2.Aitzol 275,5 punturekin.

aitor.jpgaitzol-barandiaran.jpg

Azken saioan kantatu zuen Odeik. Errenterian hain zuzen ere. 205 punturekin geratu zen azken eta seigarren postuan, baina ez da meritu makala mutil honena.Izan ere, horren esperientzia gutxirekin hain ongi kantatzen duen gutxi egongo dira!

ekaitzgoikoetxea.jpgjoxemunduate.jpg

Hasierako 79 partaidetatik 23 soilik igaroko dira hurrengo fasera.Hauen artean lehendabiziko postua lortu duten Iker eta Aitor zuzenean pasako dira final laurdenetara.Lehenengo postuez gain, puntuazio altuena lortutakoak igaroko dira. Goierritarren artean Aitor eta Ikerrekin batera Iñaki, Aitzol eta Joxe pasako dira. Ekaitz ere zain edukiko dute final laurdenetan.Izanere, azken gipuzkoako txapelketan finalera sartu zen eta ez du sailkapen faserik pasa behar izan.Odei eta Iban, ordea, kanpoan geratuko dira.Hemendik lau urtera ikusiko dugu elkar berriz bikote!

Kantitatea eta kalitatea duela erakusten ari zaigu Goierri. 8tik 6 ez da gutxi!

Zorte on denoi! eta erakutsi Goierriko kasta!!!!

Txapela buruan ta ibili munduan!

ZORIONAK!!!

 

Ainhoa.M

 




Aupa!

25 09 2007

Aupa denei! Hementxe Batxi 1eko letratako ikasleon blog berria! Bertan gai ezberdinak aurkeztuko ditugu: kirola, musika… Ondorioz, lanari ekin behar diogu! Beste bat arte!

Goazen Letrerok! Goazen txapeldun!

KON OTXO BASTA! :)

[esNaL]