*eCdL*

1 04 2008

 KaIxo!Dagoeneko oporrakpasatu dira eta berriro ere lehengo zereginetara bueltatu beharrean ikusi gara, baina ezingo gara kexatu zeren hemendik oso gutxira oporretan gaude berriz ere(dena ondo ateratzen bada, kontrolak esan nahi ditut noski…) baina gaurkoan beste gauza batetaz idatzi behar dut.

Gaur, apirilak 1, El canto del loco-ren CD berria argitaratu da. Talde hau nire talderik gustokoena da, eta jarraian informazio pixka bat emango dizuet Madrildar hauetaz.  Talde hau 2000n sortua da, Madrilen hain zuzen. Hau, lau kideek osatzen dute: Dani Martin (abeslaria), David Otero (gitarra eta koroak), Chema Ruiz (baxua) eta azkenik Jandro Velazquez (bateria). Hauek  gehien bat pop-rock musika egiten du eta dagoeneko 5 CD dauzka argitaratuta, El canto del loco (2000), A contracorriente(2002), Estados de animo(2003), Zapatillas(2005) eta azkenekoa Personas(2008). Azken honetan oso singel bitxia eta benetan ederra dela esan dezakegu, honen izena ¡Eres tonto! da.ECDL-k, beren kontziertu askotan primerako laguntzaileak eduki dituzte telonero bezala, adibidez Hombres G, Caracoles, Oasis… Baita esan beharra dago ere, hainbat sari jaso dituela eta horietako asko Europa mailakoak izan dira, adibidez MTV Europe music awards-ek eman ziona, eta horrelako asko.

suposatzen dut dagoeneko lehen zekizuena baino pixka bat gehiago jakingo duzuela eta noski, jakinda diska berriaren jira laster hasiko dela, nik dagoeneko badaukat nire entrada, Karen, Maite,Laura, Amaia, Oihane eta Miren bezala, eta bakarrik esan behar daukat irrikatzen nagoela kontzertu eguna iristeko, 24 egun besterik ez dira falta!! Horregatik emen uzten dizuet bideo bat egun horretan biziko dugun giroa imajinatzen joateko.

ondo izan eta asko ikasi gutxi falta dela etzaulki batean etzanda egoteko eguzki azpian…jajaja

*iDo*




Oporrak!

29 03 2008

Kaixo guztioi!!!

 Dagoeneko oporrak bukatzen ari dira eta berriro ikastolara joan beharrean gaude, baina suposatzen dut denok, edo gehienak, pilak kargatuta etorri garela oporretatik. Ni behintzat bai. Eta hau pixka bat luzatzeko nire oporrak kontatuko dizkizuet pixka bat. Aste oso bat igaro dut nire amaren jaioterrian, hau da, Montanchez herrian egon nahiz. Hau, Caceres hirigunetik oso gertu dagoen eta benetan ederra da. Bertako gauzarik esanguratsuena gaztelua da, azkenaldi honetan konponketak egiten ari dira bertan baina oso ondo dago. Baina ez pentsa egun guztiak bertan sartuta igaro ditudanik, beste leku askora ere joan naiz, adibidez Merida (oso ezaguna bere anfiteatroagatik…), Trujillo hau ere benetan oso ederra, Caceres, eta beste inguruko herri txiki asko. Baina niri benetan gehien gustatzen zaidan gauza da eguzki-sartzea da, gehien bat gaztelutik ikusten duzunean. Beno ba ez zaituztet gehiago aspertuko nire oporrekin eta ondo aprobetxatu oporren azken egun hauek.  Argazkiak ikusi nahi badituzue jarri dudan linkean sartu zeren honekin enaiz enteratzen!!

Muxu!!

{idoia}




Las cenizas de Ángela

27 03 2008

Arrastion people!

Atzo gauean ETB 2n Korok hainbeste aldiz jartzen saiatu zen pelikula bota zuten: Las cenizas de Ángela. Merezi duen filma da eta ondorioz, trailerra uzten dizuet:

Izan untxa!

[esnaLete]




Oporrak

27 03 2008

Epaaa!!

Badakit bi aste pasa direla korok bloga aktualizatzeko esan zuenetik, baina hobe berandu inoiz ez baino ala? Horregatik azkenean nire oporrei buruz idaztea pentsatu dut.

Izan ere, konturatzerako oporrak ia pasa dira eta ziurrenik gehienok izango duzue zerbait kontatzeko, kanpora joan zaretenok nahiz hemen herria zaintzen gelditu zaretenok.

Ni gure Ainhoa eta Iñakirekin batera, Altzagaratera joan nahiz, Ainhoaren baserrira eta bertan astebete pasa dugu. Han denetik izan genuen, euria, eguzkia, elurra, sagua edo (satañe) ezta ainhoa?, sing starra (eskerrak Anak cd gehio ekarri zitun), partxiseko partidak, gerrako partida luzea, bisitak… izan ere, egun batean ANA (Etxarri) etorri zitzaigun eta gurekin batera igaro zituen 2 egun. Horrez gain, EDURNE (Legorreta) ere etorri zen arratxalde bat igarotzera, eta eskerrak etorri zela, berak montatu baitzuen kanpin denda guztia bakar bakarrik. Eta ezin aipatu gabe utzi Ainhoaren txakurrak, Motz eta Txuri, izugarrizko kariñoa hartu baikenien bai Iñaki eta bai nik, nahiz eta batzuei gehiago kostatu…jajajjajja

Besterik ez, aprobetxatu opor bukaera hau, ia gutxi gelditzen da eta! eta ni bezela oraindik etxekolan guztiak bukatu gabe dituenari ANIMO!

Ane




oporrak!!

22 03 2008

aupa jente!!!!!

korooo badakit gure txokon sartzen!!!!jajajja

gaur larunbata, oporrak, beraz…… KRISTONEKO JUERGA BOTA BEHAR DET!!! jaja

hori bai ez ahaztu euskerako liburutaz!!! ( no me gusta nada) XD

BUENO LETREROSSSSSS MUXU HAUNDI BAT BENIDORRETIK!!!

XD

((MIRENTXU))




Neskak

16 03 2008

Bueno ba gaur niri tokatzen zait idaztea, badakit berandu nabil!! baina ez zidan sartzen uzten.

Gaurkoan erefutbolaz idatziko dut betiko moduan, baina pixka bat aldatzearren nesken futbolaz hitz egingo dut.

Seniorrak beraien partidua irabazi zuten 0-3 futbol ona eskainiz. Bolada ona daramate Muriren neskak garaipen asko lortuz. Nahiz eta lehenengo postuetan ez egon puntu berdintsuak dauzkate eta atzoko garaipenarekin kopako lehen postua gero eta gertugo daukate. Lastima duela hiru aste Amara Berri taldeari irabazi ez izana, lehen postua beraiek baitute oraingoz.

Oraindik  falta da eta espero dugu Kopako garaileak izatea.

Relak ezin izan zuen Numanciari irabazii lastimaaaa!!

La EtxeBe




13 03 2008

epaa!!
Atzoko goiza oso ona izan zen. Lehenengo kixketen gosaria, primerakoa, ondoren, Ordiziako epaitegian eta azkenik Orkli lantegira.
Irteerekin jarraituz, bihar azken eguna da, baina ni ez nijo inora. Baliteke egun bat edo beste egun pasa baina horretaz aprte ez. Ondo pasa oporretara zoazten guztioi!!

Biharrarte!

Miren Andueza




Sonata Arctica - Wolf & Raven

13 03 2008

Gaur ere hemen naiz! Oraingoan ere Sonata Arcticaren beste kantu bat aurkeztuko dizuet: Wolf & Raven. Kantu hinek kritika handia egiten dio botereari, batez ere nagusiari, gu baino gehiago denari. Errege eta erreginei ere kritika egiten die, haiek hilko dituela esanez.

Korok gustora hartuko duela bideoklip eta kanta hau badakit! Jajajaja! Koro, nahiz eta eman ez, niri ere heavy-a gustatzeen zaaait jajajaja!

Gaurkoan zertxobait gehiago idatzi dut eh profe! Ez kexatu!

Ondo segi ta korok esaten duen bezala, larga vida al rock&roll! jajajaja




DELIKATUZ prentsaurrekoa

13 03 2008

Apaaaaaaaaaaaaa!

Zmzzz?

Gure bloga azkenaldin utzi xamartuta daukagunez, gaur arratxaldean izugarrizko lana egitea lortu dut beste hainbati esker:  ETXEBE (gure etxebe), LOREA (txindoki instituton dagoena), UXUE (Goierrin dagoena), LAURA (Monjelos), eta inportantena: ANA ETXARRI ANDEREA.

Azken honen eta nere ideiari esker Ordiziako DELIKATUZ museora hurbildu gara bisitatxo bat egitera. Bertan eskuzabalik agertu zaigu Leire (Delikatuzeko langilea) gure lau galdera xumeei erantzuna emateko.

Dena den, azken orduko arazo batzuk direla eta izan izango dut gaur bertan lana zintzilikatu; izan ere, Loreak eraman du bere sakelekoan Leirerekin izan dugun elkarrizketa.

Barkatuko didazu Koro, baina hemendik egun batzuetara egongo da irakurgai DELIKATUZen egin dugun elkarrizketa.

delikatuz.gif

Adi-adi egon eta eskerrik beroenak LEIREri!!!!!

Datorren egunetan ikusgai…..

Ainhoa.M




Sonata Arctica - Tallulah

12 03 2008

Aspaldiko! Hemen naiz berriz ere! Ikusten dut azkenean Mikelek idatzi duela… jajaja

Gaurkoan Sonata Arcticaren kanta on bat utziko dizuet! Merezi du! EZ DUTE BIDEOKLIP OFIZIALIK  ETA ORAINGOA BIDEOAN ONGI ENTZUTEN DA KANTA!

ONDO SEGI!

[esnaL]